Mikel Urdangarinek kontzertu intimista eskainiko du bihar Arriagako Gelatxoetan

0
26

Mikel-UrdangarinBBN ERREDAKZIOA

Joan den urtarrilaren 23an Mikel Urdangarin Arriaga Antzokira etorri zen, bere bira berria aurkeztera, bakarka egiten duen lehenengoa, gitarrak eta bere ahotsak bakarrik lagunduta. Orain, Arriaga Antzokiak berriro hartuko du, bira horren hurrengo geltoki gisa.

Ikus-entzuleek, musikaren ikuspegitik biluzik egongo den Mikel Urdangarin ezagutu ahal izango dute, orain arte, berarekin zeraman bandak ematen zion jantzirik gabe. Orain, artistak, bakarka, errezitaldiaren pisu guztia bere gainean hartzen du, askoz ere modu zuzenagoan erlazionatzen da bere jarraitzaileekin eta haien begiak ikusteko aukera du. Beraz, kontzertu hunkigarria eta paregabea izango da, eszenan jartze minimalista baina bikainarekin, eta horrek are gehiago lagunduko du Mikel Urdangarin intimoagoa eta pertsonalagoa erakusten.

Gainera, Urdangarinek berak, biran zehar bere hurrengo lana izango dena eraikitzen joateko asmoa azaldu du eta, ondorioz, kontzertura doazenek, abesti berriren bat lehen aldiz entzuteko aukera izan dezakete.

Mikel Urdangarinek zuzenean eskaintzen duen proposamen berria ezin hobeto egokitzen zaio Arriagako Gelatxoen filosofiari, izan ere, kontzertu hurbilekoa eta intimista da, eta ikus-entzuleek artistaren espazioa konpartitzen dute, inolako oztopo barik. Hori dela eta, kontzertua bihar, asteartean, martxoaren 10ean, eskainiko da, Arriagako Gelatxoen barruan, bere dotoretasuna dela eta bikaina den lekuan: antzokiko foyerrean. Hitzordua arratsaldeko 20:00etan hasiko da.  8 eta 12 euro artean salgai dauden sarrerak Arriaga Antzokiko web orrialdean lortu daitezke, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.

Dejar respuesta

Please enter your comment!
Please enter your name here

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.