Etxeko olio erabiliaren birziklapena indartzeko kanpaina Bermeon

"Laranjarekin bat egin. Zure olioa berziklatu" leloa duen kanpaina honek herriko ikasleak gai honi buruz sentsibilizatu nahi ditu.

BBN ERREDAKZIOA

Bermeoko Udalak, Rafrinor enpresarekin batera, sentsibilizazio kanpaina bat martxan jarriko du etxeko olioaren birziklapena indartzeko helburuarekin. Laranjarekin bat egin. Zure olioa berziklatu leloa duen kanpaina honek herriko neska-mutilak gai honi buruz sentsibilizatu nahi ditu. Horrela Eleizalde ikastolak, Sagrado Corazón ikastetxeak eta San Frantzisko herri ikastetxeak kanpaina honetan parte hartuko dute.Olioa-birziklatzeko-kanpaina

Apirilaren azken astean burutuko den kanpaina hau LH 5 eta 6ko ikasleei zuzenduta dago eta talde bakoitzean ordu bete inguruko tailer bat emango litzateke euskaraz. Tailer honetan, alde batetik, modu didaktiko baten birziklapenari buruz gazteek daukaten ezagupen maila ikusi eta elkarbanatuko da. Beste alde batetik, etxeko olioa birziklatzearen garrantzia erakutsiko da eta hondakin hori zertarako erabiltzen den (bio-diesela). Tailerra amaitzerakoan, neska-mutilei esku-orri bat banatuko zaie eta kartel bat ere ikastetxean bertan jartzeko.

Bermeoko Udaleko ingurumen sailak gogoratu duenez, 2014an 11.389 kilo olio bildu ziren, 2013an baino %18,75a gehiago. Ildo honetan, etxeko olioa birziklatzearen garrantzia azpimarratu du. Gainera, adierazi duenez, urrian martxan hasi den Lamiareneko araztegiaren “funtzionamendu zuzenerako, guztiz beharrezkoa da etxeko olioa birziklatzea”.

“Jakin badakigu gaur egun herritar askok birziklatzen dutela etxeko olioa, baina guztiak egitea lortu behar dugu oso garrantzitsua delako araztegiaren funtzionamendu onerako. Horregatik gaztetxoekin mota honetako ekimenak bideratzea ezinbestekoa dela uste dugu”, adierazi du.

Gogoratu duenez, etxeko olioa birziklatzeko bederatzi edukiontzi laranja daude udalerriko hainbat tokitan: Kasino aurrean, Goiko plazan, Gonzalo Nardiz enparantzan, Matxitxako Bidean, San Martin auzoan, Tonpoi Bidean, Atalde kalean…



Deje un comentario

Su dirección de correo no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.