Zumba eta igeri-jaia martxotik aurrera Galdakaon

BBN ERREDAKZIOA

Erritmo latinoei jarraituz euren gorputzak mugitu nahi dutenek, bi saio zumba izango dituzte aukeragai astean zehar . Astelehen eta asteazkenetan (14:00-15:00), edo, astearte eta ostegunetan, ordutegi desberdinetan (09:00-10:00, 10:00-11:00, 17:00-18:00). Udal instalazioetan abonatuta daudenentzat prezioa 23,80 eurokoa izango da eta besteentzat 35,70 eurokoa.

IGERIJAIAcartel

Bestetik, igeri-jaia kirola, jolasa eta sorkuntza nahastuz egiten den jarduera ludikoa jarriko da martxan. Bi eta lau urte arteko haurrei zuzenduta dagoen ekintza honetan guraso baten laguntza behar izango da. Ostiral arratsaldeetan burutuko da, bi ordutegi desberdinetan (17:30-18:15, 18:15-19:00). Prezioa 20,60 eurokoa izango da udal instalazioetan abonatuta dauden pertsonentzat, eta 30,90 eurotakoa abonatuta ez daudenentzat.

Interesatuak Urreta Kiroldegiko harreran izena eman dezakete.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *