Autoak eta pertsonak ardatz «Euspot 2015» euskarazko spot lehiaketan

Euspot 2015 lehiaketaren aurkezpena. ARGAZKIA: euspot.eu
Euspot 2015 lehiaketaren aurkezpena. ARGAZKIA: euspot.eu

BBN ERREDAKZIOA

Mondragon Unibertsitateak abiatutako euskarazko spot lehiaketaren helburua bikoitza dela adierazi dute aurtengo edizioaren aurkezpenean, «spot lehiaketa kontsolidatzea eta euskararen panoraman erreferentziazkoa bilakatzea«. Unibertsitateko ordezkariak eta proiektuaren bidelagunek aurkeztu dute ekimena: Goio Arana (Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ordezkaria), Iñigo Louvelli (Aretxabaletako Udaleko euskara zinegotzia), Ane Lore Estala (Aretxabaletako Udaleko euskara teknikaria) eta Arantzazu Lagunilla (Arteman Komunikazioko ordezkaria).

Gazteen sormena bultzatzea xede duen lehiaketa irekia da Euspot; edozeinek har dezake parte, «bertakoek, bailarakoek zein Euskal Herri osokoek, eta hala nahi izanez gero baldintzak betetzen dituen gure mugez haratagoko edozeinek». Parte-hartzeko oinarriak osorik hemen.

Lanak apirilaren 24a baino lehen aurkeztu beharko dira www.euspot.eu webgunean. Guztira, 2.250 euro banatuko dira lau saritan: spotik onenarentzat 1.000 euro, publikoaren saria eskuratzen duen spotarentzat 500 euro, Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onenarentzat 500 euro eta 14-18 urte bitarteko gazteen lan sarituarentzat 250 euro. Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 7an egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan.

 

Berrikuntza: doako musika galeria eskura

Aurten, antolatzaileek akordio bat sinatu dute Music Library etxearekin. Ondorioz, parte-hartzaileek www.audionetwork.com galeriako musika doan erabiltzeko aukera izango dute. Music Library etxeak musika eta estilo ezberdinetako kalitatezko online galeria eskaintzen baititu.

euspot 2015 - irudi berria

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *