Azterketen aurreko estresa eta eguneroko emozioak kudeatzeko tailerrak

2014/15 ikasturteko bigarren lauhilekorako tailerrak. ARGAZKIA: UPV/EHU

BBN ERREDAKZIOA

Unibertsitateko Psikologia Aplikatuko Zerbitzuak UPV/EHUko ikasleentzat antolatu ditu emozioen kudeaketaren inguruko tailerrak. Tailer hauek prestakuntzako kultur jarduera gisa eskaintzen dira; bi tailer egiteagatik, hain zuzen ere, kreditu bat eskuratuko dute ikasleek euren graduko ikasketetarako.

Ikasturteko lauhileko bakoitzean 3 tailer eskainiko dira; hau da, campus bakoitzean bat. Plaza kopuru mugatua egongo denez gero, izena ematen den ordena errespetatuko dutela adierazi dute. Harremanetarako eta izen ematea gauzateko e-posta bat bidali [email protected] helbidera.

 

2014/15 ikasturteko bigarren lauhilekorako tailerrak. ARGAZKIA: UPV/EHU
2014/15 ikasturteko bigarren lauhilekorako tailerrak. ARGAZKIA: UPV/EHU

 

2014/15 ikasturteko tailerren datak

«Gestión de la Ansiedad y el Estrés ante los Exámenes» tailerra

Tailerraren helburua da azterketa garaiko antsietate eta estresa kudeatzeko estrategiak ikastea. Tailerrean, estresari eta antsietateari aurre egiteko estrategiarik garrantzitsuenak praktikan jarriko dira. Eta, batez ere, ondoko gaiak jorratuko dira: erlaxazio gaitasuna, gertaera estresagarrien birrebaluazio positiboa, denboraren plangintza egokia, trebezien entsegua eta arazoen konponketa.

Bizkaiko Campusa
Egunak: 2015eko otsailaren 12, 19 eta 26a eta martxoaren 5a (osteguna)
Ordutegia: 15.00 – 18.00
Parte hartzaile kopurua: 15-18
Lekua: Prestakuntza gela. I. ikasgelategia. Leioa

Arabako Campusa
Egunak: 2015eko otsailaren 12, 19 eta 26a eta martxoaren 5a (osteguna)
Ordutegia: 15.00 – 18.00
Parte hartzaile kopurua: 15-18
Lekua: Batzar aretoa, 2. solairua, Elurreta

«Emociones y Comunicación: Cómo aprender a gestionar las emociones en la vida cotidiana» tailerra

Tailer honen helburua da ikasleei laguntzea komunikazioaren zailtasunez jabetzen, emozioekin konektatzen eta emozioak identifikatzen ikasten. Lagunduko die estrategiak ikasten eguneroko bizitzako emozio positiboak eta emozio arazotsuak kudeatzeko, eta komunikazioa eta emozioen kudeaketa positiboa erabiltzen, funtsezkoa baita osasuna hobetzeko.

Gipuzkoako Campusa
Egunak: 2015eko otsailaren 9, 16 eta 23a eta martxoaren 2a (astelehena)
Ordutegia: 15.00 – 18.00
Parte hartzaile kopurua: 20-25
Lekua: Carlos Santamaría Zentroa. 4. ikasgela

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *