Gazteei zuzendutako XI. Bertso paper lehiaketa Bermeon

BBN ERREDAKZIOA

Bermeoko Udaleko Euskara Sailak abiatutako lehiaketan parte hartzeko aukera dute herriko 11 eta 18 urte bitarteko gazteek. Otsailaren 2tik martxoaren 6ra izango da bertso paperak aurkezteko epea; lanak ikastetxeetan aurkeztu beharko dira.

Maila bi bereizten dira adinaren arabera: 1.maila, 11 eta 14 urte bitartekoentzat eta 2. maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Parte hartzeko, Bermeon bizi edo bertako ikasle izan behar da, horixe da baldintza bakarra. Bertso kopuruari dagokionez, lehenengo mailakoek 3na bertso aurkeztu behar izango dituzte eta bigarren maialakoek, aldiz, gutxienez 4 eta gehienez 6 bertso. Neurriak eta gaia, berriz, beste urteetan legez, libreak izango dira. Bertso paperak ezizenez sinatuta eta adina adierazita aurkeztuko dira ikastetxean; ondoren, ikastetxeak Udalaren Euskara Sailean zerrenda baten aurkeztuko ditu egileen ezizenak eta izen-abizenak gutun-azal itxi baten.

Sariak

Lanak baloratzerako orduan, epaile lanetan jardungo diren bertsolariek honakoak izango dituzte kontuan: bertsoaren kalitatea, estiloa, gaia garatzeko modua eta originaltasuna.

Sari bana jasoko dute lehenengo eta bigarren mailetako irabazleek eta Nestor Basterretxea aretoan martxoaren 25ean, asteazkenean, eguerdiko 12:00etan egingo den saioan irabazleek kantatzeko aukera izango dute. Halaber, irabazleen bertsoak Andra Mari jaietako liburuan argitaratuko dira.

bermeo-esku-paper-lehiaketa

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *