BBN ERREDAKZIOA
Urte osoan, hilabetero gai ezberdin baten bueltan elkartuko dira herritarrak Durangoko Bilgune Feministak deituta. Lehendabiziko tertulia otsailaren 1ean burutu zuten Durangoko Pinondo etxean eta «sexualitatea» hartu zuten mintzagai.
Otsailean hasita, Durangoko Bilgune Feministak kafe-tertuliak antolatuko ditu hilabetero. Lehen saioan sexualitatearen gaia mahaigaineratu zuten Pinondo etxeko ganbaran burututako hizketaldian. Saioaren oinarria, Bilgune Feministak landutako sexualitate txostena izan zen. Urteak aurrera egin ahala, askotariko gaiak plazaratuko dituzte eztabaidagai.