BBN ERREDAKZIOA
Udalaren eta Espainiako Sustapen Ministerioaren elkarlanaren ondorioz, Arrigorriagako geltokian milioi bat euro inguruko inbertsioa egitea errealitate bihurtuko da. Asier Albizua alkateak, ministerioaren ordezkariekin atzo Madrilen izan zuen bileran, Geltokia egokitzeko eta hobetzeko beharrezko lanak laster hastea erabaki zuen.

Aipatutako obrak, Geltokiak Hobetzeko Programaren barruan egingo dira, eta aste batzuk barru lizitatuko dira. Zehazki esateko, bi nasak lotzeko igogailuak jartzea aurreikusi da, bereziki mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat. Bestetik, geltokiaren eraikinean bertan konponketak egingo dira eta argiak berrituko dira.