REDACCIÓN BBN
Gaztea zara eta euskara hobetu nahi duzu? Horretarako sortu da Mintzakuadrillak egitasmoa. Euskara eskolan ikasi, baina, gero, egunerokoan erabiltzeko ohiturarik ez duten gazte horiek batzeko guneak sortzeko asmoz jaio da ekimena; lagunartean euskara erabiltzeko joerarik ez duten horiek batzeko edota bertako hizkuntzan mintzatzeko aukera gutxi dutenak euskaraz hitz egiten duten beste gazte batzuekin elkartzeko.
Horrela aurkeztu dute euren ekimena, inolako konplexurik gabe: «Gutako askok ez dugu ongi hitz egiten, eta behin eta berriz gogoratzen digute hori. Nazkatuta gaude! Guk ez dugu euskaldun perfektuak izan nahi. Nahi duguna ez da arauak betetzea, perfekto hitz egitea eta euskaltzainak izatea. Nahi duguna euskara hobetzea da. Eta akachak akats hobetuko dugu. Okerrago hitz egiten duten gazteak gehiago dakitenekin elkartuta. Gazteak gazteekin, gure planak eginez eta gure kontuei buruz hitz eginez».
Getxoko Mintzakuadrilla
Getxoko gazteak elkarrekin euskaraz mintzatzeko eta planak egiteko kuadrilla bila dabiltza. «Gehiago gustatzen zaizkigu lokalak kafetegiak baino. Gehiago gustatzen zaigu surfa sukaldaritza baino. Gazteekin eta gazteen gauzei buruz hitz egin nahi dugu». Nola batu getxoko mintzakuadrillara? Beraien blogean edo Facebook orrian aurkituko du interesatuak behar duen informazioa.