«Generoaz berbe(r)tan» elkarrizketa zikloa Plateruenan

BBN ERREDAKZIOA

Hiru saio egingo dituzte otsailean, asteazken bakoitza gai ezberdin baten bueltan aritzeko proposamena luzatuta datoz plateruak. Lehenengo saioa otsailaren 11an izango da, asteazkenean. «Generoa umorean» ardatz abiatuko dute elkarrizketa Nagore Uriartek, Hamaika Telebistako kazetariak, eta Idoia Torregarai kazetari eta Barretartia blogaren arduradunak.

Otsailaren 18an, aldiz, Estitxu Eizagirre, ARGIAko zuzendari eta kazetaria, hezkidetzan aditua den Oihana Etxebarrietarekin batera arituko da generoaren trataera haurren ipuin eta jostailuetan nola gauzatzen den aztertzeko.

Azken saioan, otsailaren 25ean, dantza tradizionalak izango dira generoari dagokion azterketa egiteko langai eta horien inguruan arituko dira Izaskun Ellakuriaga Bizkaia Irratiko kazetaria eta Oier Araolaza dantzaria.

generoaz-berbetan

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *