BBN ERREDAKZIOA
Leioako XV. Pop Rock Lehiaketa martxan jarri da, 14 eta 35 urte bitartean dituzten gazteentzat. CD-ak martxoaren 31ra arte aurkeztu daitezke, eta pop rock edo metal modalitateetan parte hartu ahal izango dute disko bat baino gehiago ez duten musika taldeek. Irabazleek 1.200 euroko saria lortuko dute maila bakoitzean.
Parte hartzeko baldintzei, lehiaketaren garapenari, sariei eta abarri buruzko xehetasun guztiak oinarrietan aurkitu daitezke. Adin txikikoek tutore baten baimena beharko dute.