Sopelako X. Duatloia otsailaren 14an

Sopelako hamargarren duatloia. ARGAZKIA: Soepalo Udala
Sopelako hamargarren duatloia. ARGAZKIA: Soepalo Udala
Sopelako hamargarren duatloia. ARGAZKIA: Soepalo Udala

BBN ERREDAKZIOA

Datorren otsailaren 14an, larunbata, Sopelako Duatloian lehiatzeko aukera izango dute kirolariek lehiaren hamargarren edizioan. Bizkaiko zein Euskal Herriko kirolariek hartuko dute parte Hirubi Triatloi
Taldeak Sopelako Udalaren lankidetzagaz batera antolatutako lasterketan.

Emakumezkoen lasterketa 16:15ean hasiko da udaletxe plazan, eta gizonezkoena 16:30ean.
Partehartzaileek 5,2 kilometro egin beharko dituzte sprintean, 19,2 bizikletaz eta beste 2,5 kilometro
sprintean. Lasterketak Sopelako kaleak igarotzeaz gain, ibilbidean zehar Barrika, Plentzia eta Urduliz udalerrietara ere iritsiko da.

Izena emateko epea otsailaren 13an amaituko da, ostirala; edo lehenago, 250 leku betetzerakoan. Federatuak ez daudenentzako, aldiz, izen-ematea hilaren 12an amaituko da. Izen-emate guztiak Internet bidez bideratu behar dira Euskadiko Triatloi Federazioaren web orrialdean: www.triatloi.org.

Prezioa eta informazioa

Federatuak: 22 euro + 2 euro (txip) = 24 euro

Federatu gabeak: 32 euro + 2 euro (txip) = 34 euro

Dortsalak probaren egunean bertan jaso beharko dira, 13:00etatik 15:30ak arte, lizentzia edo NANarekin batera.

Aldagelak eta dutxak Sopelako frontoian eta Abesoloko igerilekuetan egongo dira. Takillak, berriz, boxen ondoan egongo dira (euria egitekotan, udal pilotalekuaren alboan).

Informazio gehiago 687 980 069 (Ekain) edo 687 729 897 (Iñigo) zenbakietan, honako ordutegian:
17:30etik 19:00etara. Edo honako e-postan: hirubi.triatloi@hotmail.com

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *