BBN ERREDAKZIOA
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Nontzeberri kultura atariarekin elkarlanean garatutako lehiaketa da Galdeketaun. 12 eta 17 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzendutako ekimenaren helburua, «Euskara, gazteak eta teknologi berrien uztarketa sustatzea da, beti ere, euskararen erabilera gazteen artean areagotzeko asmoz».
Abenduan ireki zen lehiaketan parte-hartzeko epea eta datorren ostiraleko eguerdiko 13:00etan, otsailaren 13an, amaituko da Galdeketaun app-a mugikorrera jaitsi, jolastu eta sariak irabazteko aukera.
Zer egin parte hartzeko?
Lehenengo eta behin, jolasaren aplikazioa deskargatu beharko da norbere segapotora. Ondoren, 15 minutu izango dituzu 30 galderari erantzun zuzena emateko; horrez gain, jolasaldi bakoitzean hiru bizitza edukiko ditu parte hartzaile bakoitzak.
Lehiaketak irauten duen bitartean nahi beste aldiz jolas daiteke eta puntuazio-markarik hoberena sailkapen orokorrean gordeko da.
Sariak
Lehiaketak Moto G mugikor bat emango dio lehiaketaren irabazleari, hau da, puntu gehien lortzen duen jokalariari. Halaber, honako bi zozketetako sariak ere banatuko dira: Moto G markako bi mugikor sailkapeneko lehenengo hamar postuetako pertsonen artean eta Bq Edison markakako hiru telefono parte-hartzaile guztien artean.