BBN ERREDAKZIOA
2015eko Leioako Umore Azokak, hots, Kaleko artisten XVI. Leioako Azokak, bizarra eta pasta-betaurrekoak janzten ditu, eta hipster erara, «kaleko arteekin duen konpromiso eta hurbiltasuna erakusten du» antolatzaileen aburuz.
Aurtengo Umore Azokan parte hartzeko 410 eskaera jaso dituzte: 42 Euskaditik, 234 beste autonomia-erkidego batzuetatik eta 134 gehiago beste 20 herrialde desberdinetatik. Horietatik 74 estreinaldi-proposamenak dira; nazioarteko konpainiek estreinatzeko 53 proposamen egin dituzte, hain zuzen ere.
Nagusi diren joeretatik aldenduz, Umore Azokak nortasuna erakutsi nahi du, «berezko nortasuna», bere aurtengo programazioa ixtear dagoen une honetan.