Nola eman lehen hizkuntzatik eleaniztasunerako urratsa

hizkuntzak-munduan

BBN ERREDAKZIOA

UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak, Azkue Fundazioarekin batera, antolatutako Lehen hizkuntzatik eleaniztasunera: Gehitu kendu barik mahai-ingurua ostegun honetan izango da, otsailaren 19an, arratsaldeko 18:00etan Euskararen Etxean (Agoitz plaza, 1. Bilbo)

Mahai-inguruak lehen hizkuntzatik eleaniztasunerako ibilbidea nola egin daitekeen aztertuko du. Ekitaldiaren abiapuntua honakoa izango da: lehen hizkuntzaren garapena, edozein dela ere, hizkuntza hori ez da eragozpena eleaniztasuna lortzeko; hots, ez dago norberaren hizkuntza galdu beharrik beste bat(zuk) ikasteko. «Biderik interesgarriena bizi garen herrialdeko hizkuntza edo hizkuntzak ikastea» dela esanez aurkeztu dute hitzaldia eta honako galdera abiapuntu hartuta ekingo diote mahai-inguruari: nola egiten dute bide hori gurekin bizi diren etorkinek?

Itziar Idiazabal, MHO UNESCO katedrako koordinatzaileak eta Euskal Herrian bizi diren zenbait etorkinek elkarrekin aztertuko dute lehen hizkuntzatik eleaniztasunerako ibilbidea nola egin daitekeen denontzat bizipen aberasgarria gerta dadin. Besteak beste, Karapeguako (Paraguay) Pedro Pastor Medina-k, Pakistaneko Tanveer Hussain-ek eta Beningo Théodore Soume-k hartuko dute parte hitzaldian.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *