“Familiarteko tailerrak eta jolasak” Arkeologi Museoan

ARGAZKIA: Fernando Jiménez.

BBN ERREDAKZIOA

Bilboko Alde Zaharrean dagoen, Arkeologi Museoan, martxoko eta apirileko igandeetan, sei eta hamabi urte bitarteko umeentzako eta beraien senideentzako ekintza didaktiko desberdinak antolatuko dira. Jokoen, indusketa eta minizine saioen bitartez, umeak entretenitzea eta hauei museoa, arkeologia, ondarea eta historia hurreratzea da helburua.

ARGAZKIA:  Fernando Jiménez.
ARGAZKIA: Fernando Jiménez.

Aingura bota! deritzon tailerra martxoko igandeetan burutuko da. Partehartzaileek itsasontzi baten istorioa ezagutuko dute eta marinela bihurtuz erakusketa geletatik nabegatuz kostaldean aurkitu izan diren aztarnak bilatuko dituzte. Apirilean, Arkeotxotxongiloak deitzen den tailerrari esker Neolito garaiko biztanleen bizimodua ezagutu ahal izango dute.

Tailerrak goizeko 11:30etatik eguerdiko 13:00tera egingo dira. Umeentzako dohainik izango dira eta helduek 3 euro ordaindu beharko dute.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *