BBN ERREDAKZIOA
Euskal Herriko musikari emankor eta handienetarikoa da Pier Paul Berzaitz. Zuberoako artistaren sormen agortezinak onduak dira herriak bere egindako kantu gogoangarri asko eta asko. Martxoaren 8an, Bilbora ekarriko du bere azken emankizun arrakastatsua, Egunsentiaren kantak, Xabier Letek azken liburuan ondarean utzitako poemak musikatuta hezurmamitutako ikuskizuna.
Euskadi Literatura Saria eta Espainiako Literatura Kritika Saria irabazi zituen Letek Egunsentiaren esku izoztuak liburu harekin, eta, hain zuzen, haren eskaera berezi bat dago emankizunaren sorburuan; izan ere, Letek, azken borondatea adierazterakoan, berariaz eskatu zuen bere poema liburua Berzaitzek musika zezala. Bost urte behar izan ditu Muskildiko musikariak zeregin eskerga horretan. Emaitza, harribitxia, liburua bera bezain.
Musika eta poesia uztartuta, izango den gau ahaztezin baterako sarrerak salgai daude Arriaga Antzokiko txartel-leihatiletan, webgunean eta 946 850 850 telefonoan. Prezioa: 8,50 eta 25 euro bitartean.