Durangoko Udal Euskaltegiko azoka solidarioa

BBN ERREDAKZIOA

Iazko arrakasta ikusita, aurten berriro animatu dira Durangoko Udal euskaltegiko ikasle eta irakasleak azoka solidarioa antolatzera.

Azoka, erabiltzen ez dituzten «hainbat gauza berrerabiltzeko» eta beraien «inguruan premia handian dauden familiei laguntza emateko» erabiliko dutela adierazi dute. Azoka solidarioko ekimenekin hasteko, «Ikasle eta langileok denetarik ekarri dugu: arropa, jostailuak, liburuak, apaingarriak…». Halaber, pasadan abenduan euskaltegiko gela bat denda bihurtu zuten eta bertan prezio ezin hobean saldu zein erosi zituzten Olentzero garaiko opariak. Lortutako 262 eurorekin janaria erosi zuten JAED-ek behar dutenen artean banatzeko. Otsailean, aldiz, Jaedtarrek Kalebarrian duten egoitzara joan dira bisitan, han, Mila eta Mari Cruz boluntarioei esker erakundearen nondik norakoak ezagutzeko.

Orain, soberan geratu diren gauzak Udaleko Ongizate sailera eramango dituzte Munduko Arrozak azokan salgai jartzeko. Hortaz, azoka solidarioaren bidez, udaberriko azoka horretan ere laguntzen jarraituko dute Durangoko udal euskaltegiko ikasle eta langileek.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *