Madalen jaietarako kartel lehiaketa Arrigorriagan

BBN ERREDAKZIOA

Arrigorriagako Udalak, Andra Maria Madalena jaiak iragarriko dituen kartelaren XXVIII. lehiaketako oinarriak argitaratu ditu. Horietan, lanen gaia eta teknika libreak izango direla adierazten da, eta bi formatutan aurkeztu beharko dira kartelak: alde batetik, 70×50 zentimetroko formatu bertikalean, euskarri gogorrean, kristalik eta markorik gabe; eta, bestetik, euskarri digitalean (jpg formatuan). Proposamenak lan originalak eta berriak izan beharko dira eta Madalenak 2015-Arrigorriaga lema eta Uztailak 17-25 julio data jaso beharko dituzte.

Lanak aurkeztu eta parte hartzeko interesa dutenek maiatzaren 25a baino lehen aurkez ditzakete Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:30era. Epaimahaiak ekainaren 1ean jakinaraziko du epaia eta irabazleari 500 euroko saria emango zaio.

Udalak jakitera eman duenez, beste behin, «Arrigorriagan egon ohi den udako hitzordurik garrantzitsuenaren espiritua jasoko duen irudia aurkitu nahi da» lehiaketaren bidez.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *