Lanbide Heziketako 90 ikasle Europan Erasmus+ programaren baitan

FP-ErasmusBBN ERREDAKZIOA

HETELek, Euskadiko Gizarte Ekimeneko Lanbide Heziketako Zentroen Elkarteak, Erasmus+ programaren bidez, ikasleei Europako enpresetan hiru hilabeteko praktika aldia egiteko aukera eskaintzen die. Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoak 21 ikastetxetako ikasleek eska dezakete atzerrira joateko programan izena ematea.

Heziketa teknikoko elkarteak jakitera eman duenaren arabera, «praktikak amaitzean, enpresa eta erakunde horien %20k lan-kontratua eskaintzen diete ikasleei, eta haietako batzuek onartu egiten dute». Aurten, 90 ikasle (horietatik 33 emakumezko) daude Europako enpresetan; goi-mailako heziketa-zikloetako bigarren mailako ikasleak dira eta Europan jasoko dute lan esperientzia ekaina bitartean.

Lanbide Heziketako enpresetako lan praktikak, hala nola Italiako, Holandako, Irlandako, Maltako, Alemaniako, Txekiar Errepublikako eta Poloniako enpresetan egiten dira. Honako enpresa eta erakundeak dituzte aukeran, besteak beste: Poloniako Electrolux, Herbeheretako Smits-Machinefabriek, Irlandako Paragon Products, Italiako Ingurugiroaren Babeserako eskualde – agentzia edo Milanen dagoen Espainiako Merkataritza Ganbera.

Gero eta ohikoagoa bihurtu da ikasleak atzerrira joatea. Hainbat arrazoi argudia daitezke: hizkuntzak ikasi eta hobetzea, curriculuma zabaltzea edo praktikak egiten diren enpresetan enplegu-aukera bat bilatzea. Halaber, gero eta Euskadiko enpresa gehiago ari dira nazioartekotzen. Horri erantzuteko, HETELek, urtero, bere ikasleak Europako enpresetan hiru hilabeteko praktikaldia egitera bultzatzen ditu, Erasmus+ programari esker.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *