«Mikro-polis», politikari buruzko entsegu lehiaketa

MIKRO-POLIS

BBN ERREDAKZIOA

Mikro-polis entsegu lehiaketaren bidez, politikaren irudi baikorra helaraztea dute helburu UPV/EHUko sustatzaileek. Unibertsitateko ikasleei zuzendutako politikari buruzko entseguen lehiaketaren lehen edizioa aurkeztu du UPV/EHUko Politika eta Administrazio Zientzien Sailak.

Halaber, lehiaketan parte hartu nahi duten ikasleek ondorengo gaien inguruko entsegu laburrak idatzi beharko dituzte: boterea, demokrazia eta parte-hartzea; politika eta generoa; kudeaketa eta publikoa; edota, euskal politika.

Nola parte hartu?

Lehenengo fasean, partaide bakoitzak entsegu labur, original eta argitaragabe bat aurkeztuko du, jada adieraziak izan diren gaietako baten inguruan. Testu horrek 5.000 karaktere (tarteak barne) eduki behar ditu eta martxoaren 27ra arte igo daitezke entseguak http://www.mikro-polis.eu/eu-mikropolis webgunera. Ondoren, epaimahaiak hautatuko ditu gai bakoitzeko lau testu onenak (launa euskaraz eta launa espainieraz).

32 lan horiek bigarren fasera pasatuko dira eta egileek bigarren entsegua bat idatzi beharko dute, 15.000 karakteretatik beherakoa (tarteak barne); hasieran hautatua izan den hizkuntza berean. Apirilaren 20tik 30era bitartean, biak barne, partaideen bigarren bertsioaren testua igo beharko dute webgunera, eta horixe izango da finalera aurkeztuko duten testua. Epaimahaikideek bi entsegu hautatuko dituzte irabazle; bata euskaraz, eta bestea espainieraz.

Epeak eta saria

Martxoaren 27ra arteko epea du lehiaketan parte hartu nahi duen ikasleak, hain zuzen ere, Euskal Herriko Unibertsitateko politikari buruzko entseguen sariketan izena emateko; euskaraz zein espainieraz. Modalitate bakoitzeko idazki onenak 1.000 euroko saria jasoko du.

Unibertsitatetik jakitera eman dutenez, «UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzarekin eta Betiko Fundazioarekin batera egingo den sariketak ikasleak politikara baikortasunez hurbiltzea nahi du«.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *