68 udalerri lana euskaraz bilatzeko beharsarea.net atarian

faldon-beharsarea(1)BBN ERREDAKZIOA

Interneteko Beharsarea atariak euskarazko lan eskaintzak eta eskaerak kudeatzeko balio du. Doako zerbitzu hori, Alkarbidek -Bizkaiko Euskara Zerbitzuen foroak- koordinatzen du, eta aurrerantzean, sorreran baino 22 udalerri gehiagotara hedatuko da.

Hain zuzen, Bizkaiko bi udalerri eta mankomunitate bat atxiki dira beharsarea.net atarira, eurek ere euskaraz egiten den lana tresna horren bidez kudeatzeko. Orotara, Bizkaia osoko 68 udalerritako eskaintzak jasoko ditu euskaraz lan bila dabilen erabiltzaileak.

Euskaraz mintzatzeko gaitasuna duten langileen eskaera gero eta handiagoa da, besteak beste, hostalaritzan. Eskaera horri erantzun bat emateko, Getxoko Euskara Zerbitzuak eta Egizu elkarteak sortu zuten, 2011n, beharsarea.net webgunea. Urtez urte, programan izena ematen duten, bai udalerriak, bai mankomunitate kopuruak gora egin du: 2012an, 25 udalerri zeuden; 2013an, 20 herri; eta 2014an, beste bi udal eta mankomunitate oso bat atxiki ziren, guztira, 68 herritako sarea osatzeko.

Erabiltzaileak webgunean sartu eta udalerriz udalerri eta mankomunitatez mankomunitate eskaintzen diren lanak kontsultatzeko aukera dauka; edo, bestela, bere eskaera edota eskaintza ere sor ditzake.

Nongo lan eskaintzak?

Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arrankudiaga-Zollo, Arakaldo, Balmaseda, Bilbo, Erandio, Etxebarri, Getxo, Igorre, Leioa, Lemoa, Durangaldeko mankomunitatea, Enkarterrietako mankomunitatea, Uribe Butroeko mankomunitatea, Uribe Kostako mankomunitatea, Mungia, Orozko, Ugao-Miraballes, Basauri, Busturialdea eta Galdakao.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *