XXIII. BBK Bertsolari Gazteen Sariketaren lehenengo eta bigarren kanporaketa egin dituzte asteon; martxoaren 26an jokatuko da finala Bilbon.
Aurten, zazpi eskualde lehiatuko dira sariketan; taldekako sariketa denez, talde bakoitzean, gutxienez, sei kidek abestuko dute. Honakoak dira Bizkaiko Bertsolari Gazteen Sariketan parte hartuko duten eskualdeak: Arratia-Txorierri, Bilboaldea, Busturialdea, Lea-Artibai, Ipar Uribe (Eskumaldea), Enkarterriak eta Durangaldea. Orotara, 50 bertsolari inguru pasako dira lehiaketako mikrofonoen aurretik.
Bertsolari Gazteen BBK sariketan lehiatuko den talde bakoitza multzo bitan banatuta dago, adinaren arabera: alde batetik, A mailako hiru kide (18 urtera artekoak), eta bestalde, B mailako beste hiru bertsolari (19-24 urte artekoak).
Aurten, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gai-jartzailetza eta epailetza formazio saio laburrak egin ditu. Ondorioz, aurtengo sariketako epaile taldean, esaterako, Juanjo Respaldizarekin batera Miriam Juaristi eta Beñat Romero ibiliko dira. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Maite Berriozabal eta Begoñe Olabarriaren koordinaziopean, zazpi gazte estreinatuko dira: Eneko Arrate, Olatz Larrinaga, Magali Caballero, Eneritz Zengotitabengoa, Nahia Arrese, Itxaro Juaristi eta Arrate Gaztelu.
Sailkapen saioak
MARTXOAK 10
Arratia/Txorierri – Bilboaldea
Igorren, Laster Aretoan, 11:30ean.
MARTXOAK 11
Enkarterriak – Uribe Kosta
Zallan, Euzkadi Plaza 3-n, 10:00etan.
MARTXOAK 17
Durangaldea – Busturialdea
Durangoko Frai Juan Zumarraga institutuan, 12:00etan.
Finalaurrekoak
MARTXOAK 18
Lea-Artibai (iazko irabazlea) – 1.saioko irabazlea
Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxean, 11:30ean
MARTXOAK 24
2. saioko irabazlea – 3.saioko irabazlea
Sopelan, Ander Deuna ikastolan, 9:30ean.
Finala
MARTXOAK 26
Bilboko kafe antzokian, 19:00etan.