Irakurle txokoaren saio berria eta ipuin kontaketa Bermeoko Udal Liburutegian

Ines Bengoa.

BBN ERREDAKZIOA

Irakurle txokoan hilean behin interesa duten pertsonak biltzen dira eta euskarazko liburu bati buruz hitz egiten dute. Hurrengo ostegunekoan Iolanda Zuñigaren Post-it bizitzak liburuaz arituko dira arratsaldeko 18:30etik 20:15era.  Liburu honetako bizitza puskak arruntak dira, gutxietsiak, iragankorrak, trukagarriak. Baina, halaber, egiazkoak.

Ines Bengoa.
Ines Bengoa.

Egiazkoak, batik bat, bizitza horietako protagonistek badutelako engainuaren berri, jabetuta daudelako karta txarrak tokatu zaizkiela partidarako; are, aldez aurretik markatuta zeudela. Baina, hala eta guztiz, jokatzea erabakitzen dute.

Bestalde, ostiralean, 18:00etatik aurrera Ines Bengoak ipuin kontaketa saioa eskainiko du 4 urtetik gorako umeei zuzenduta. Umeek saio honetan Ines Bengoaren ipuinekin ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute. Saioa dohainik da eta edukiera 50 eserlekukoa da.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *