«Loraldia» Bilbon: euskal kulturaren udaberriko plaza berria

loraldia-bilbojpg

BBN ERREDAKZIOA

2015eko apirilaren 23tik 26ra Bilbon Loraldia plazaratuko da; hots, euskal kulturaren adierazpen guztien topaketa: musika, dantza, antzerkia, literatura, bertsolaritza, arte plastikoak, bidaiak… Halaxe adierazi dute antolatzaileek: «Loraldia euskal kulturaren ekoizpenei eskaintzen zaien erakusleiho erraldoi bat izango da». Horrenbestez, euskal kulturaren plaza bihurtuko da Bilbo udaberrian.

loraldia-aurkezpena«Bere neurrian, Bilbo euskararen aitzindari historikoa izan delako» ekin diote ekimen berri honi; eta era horretan, «euskararen sustapenari oreka jarri nahi zaiolako». Bide horretan, Loraldia jaialdiaren iturria Lore Jokoetan aurkitzen da. Horiek, XIX. mendearen erdialdean, Anton Abbadia kulturgileak abian jarri zituen Iparraldean euskarari prestigioa emateko xedearekin. Loraldiak haren lekukoa hartuko du, eta XXI. mendean euskal kultura garaikidearen plaza ezinbestekoa sortu nahi du. «Gaur eguneko erronkak modernitatean murgilduta nahi ditugulako; Euskal Herriko herrialde guztiari begira eraiki nahi den plaza bezala».

Loraldia: egitaraua

Apirilak 23

  • ANTON ABBADIA (Antzerkia-dantza): Aitor Mazo aktorea, Kukai Dantza taldea eta Arkaitz Miner musikaria. Arriagako Foyer aretoan. 19:30ean.

Apirilak 24

  • PLAZA: kultur industria topaketa. Zabalgunek merkatuan, 09:30ean hasita.
  • BAGA BIGA HIGA (musika-hitzaldia): Eñaut Elorrieta eta Mikel Martinez. Campos Aretoan, 11:00etan.
  • ANTON ABBADIA, MIXEL ETXEKOPAR eta IGELAREN BANDA (Antzerkia-musika): Rekalde Aretoan, 19:30ean.
  • ITOIZ GAUA (musika): Espaloian-Joseba Irazoki-Hutsa, Kafe Antzokian, 22:00etan.

Apirilak 25

  • EUSKAL ZINEMAREN PANTAILA: “Vasconiako historia bat” eta “Sor Lekua” laburmetraien proiekzioa, EITB Multibox gelan 11:00etan.
  • ZAMA, artista plastiko eta bisualen instalazioak (Artea): Rekalde aretoan egun osoz, 20 artistaren lanak biltzen dituen erakusketa. Okela Sormen Lantegiaren eskutik.
  • ABBADIA ESPLORA: Burdin itsasadarra (Interpretazio-ibilbidea). Edorta Jimenezek gidatuta, Ibaizabal itsasdarrean zehar, Euskal Herria itsasontziz, 12:00etan hasita, Udaletxe aurreko pantaletik.
  • UNAMUNO, 1901EKO LORE JOKOETAN BERTSO BAZKARIA: Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolarien eskutik Miguel Unamunoren hitzetan oinarritutako saioa. Kafe Antzokian, 14:30ean.
  • SUA IZAN NAHI: hildakoak, senideak eta maskotak (Antzerkia). Metrokoadroka konpainiaren lanaren estreinaldia. Pabiloi 6, 19:30ean.
  • BADOK GEROA (musika): 22M2, Lurra eta Piztiak taldeak. Campos Kupula Aretoan 20:30ean. Badok.info atariak antolatuta.
  • KALAKAN, ON eta ABBADIA DANTZA (Musika-dantza): Kalakan taldea, Xabier Zeberio eta Pello Ramirez musikariak, eta Kukai dantza taldea eta Arkaitz Miner musikaria. Campos antzokian 22:30ean.

Apirilak 26

  • KIXOTE (Antzerkia): Markeliñe konpainia, Euskaldunako A1 aretoan, 11:00etan.
  • BILBAO-BAOBIL 2115 (Literatura-bertsolaritza-jazza): Harkaitz Cano idazlearen testua, Uxue Alberdi eta Oihana Bartra bertsolariak, eta Gorka Benitez band eta Josu Goiko musikariak. Guggenheim entzungelan, 12:00etan.
  • HAZIPENEN POZAK (Dantza): Kukai dantza taldearen pieza estreinaldia, Guggenheim plazan, 13:00etan.

Egitarau osoa hemen.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *