Portugaletek euskararen webgune berria aurkeztu du

BBN ERREDAKZIOA

Laster bost urte beteko dira Udalak Portugaleten aurreneko euskara plana martxan jarri zuenetik. Denbora honetan, euskara ahalik eta esparru gehienetan erabiltzeko asmoarekin Udalak zein herriko beste hainbat eragilek proiektu, egitasmo, programa eta jarduera desberdinei ekin diete.

Horren guztiaren berri eman nahi du portugalete.eus webgune jaio berriak. Haren bitartez, Udalak herrian gertatu eta euskararekin zerikusia duen oro jaso eta plazaratu nahi du, informazio hori guztia hainbat arlotan sailkatuta; hala nola, familia, irakaskuntza, merkataritza, kultura, kirola, udaletxea… Udal Euskaltegiak eta Berbalagun egitasmoak ere txoko bana edukiko dute, herritarrek jakin nahi edo behar duten guztia agertzeko. Horretaz gain, euskararen agenda ere sareratuko du, bai eta hainbat datu ere, euskarak Portugaleten izan duen eta duen presentziaz.

Norabide bakarrekoa, ordea, ez du izan nahi webguneak. Horrexegatik, informazioa eman ez ezik, jaso ere nahi du eta, horren ondorioz, herritarrek helarazi nahi duten guztia, euskararekin harremana badu, noski, bildu eta sareratu.índice

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *