«Erdibana» komedia ostiralean Lonbo Aretoan

BBN ERREDAKZIOA

Erdibana Begoña Bilbaok zuzentzen du, eta hauxe izango da Arrigorriagan ikusi ahal izango den antzezlanaren gaia: Ama bat jada urteetan sartua, enbolia ta gripearekin, baina hiltzeko oso gogo gutxi. 45 urteko semea du, ta hondatzen ari den enpresaren jabea da. Bera zaintzen duen 38 urtetako beste seme bat du, egunero bainatzen du, orraztu eta ia ia baita hil ere. Jehova testigu batek asteazkenero bisitatzen ditu, kontu libreta asko dauzka baina aurreztuta oso diru gutxi. Etxe baten jabe dira, baina derrigorrean saldu beharrean aurkitzen dira eta gau erdian, konta ezin diren sekretuak elkarrizketan ateratzen joango dira.

Antzezlana euskaraz da, eta Euskal Telebistako pertsonaiarik ospetsuenetako bi dira protagonista: José Ramón Soroiz eta Iker Galarza. Komedia helduei zuzenduta dago eta 80 bat minutu irauten du. 20:00etan hasiko da, eta sarrera 9 euro dira, Lonboko bazkideentzat izan ezik, sarrera doan izango baitute.ERDIBANA

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *