BBN ERREDAKZIOA
Sopelako herri-lasterketak XIII. edizioa ospatuko du datorren igandean, martxoaren 29an.
Goizeko 10:30ean hasiko da herri-lasterketa. Irteera eta helmuga Sabino Arana kalean egongo da, udaletxe parean, eta parte-hartzen duten lagunek udal kiroldegiko aldagelak eta dutxak erabiltzeko aukera izango dute.
Adinaren araberako hainbat kategoria egongo dira, eta irteera mailakatua izango da. Helduen kategoriak 7700 metroko ibilbidea izango du.
Proban parte hartzeko ezinbestekoa izango da, aldez aurretik, izena ematea, martxoaren 26ra
arte; Kurtzio Kultur Etxean (18:00etatik 20:00ak arte), Deportes Bikilan (Euskalduna 7, Bilbo), Kantxa
Kirol Modan (Torrene 4, Algorta) edota munarri.blogspot.com web orrian.
Senior eta beteranoek euro bi ordaindu beharko dute, eta gainontzeko kategoriek euro bakarra. Halaber, batutako diru guztia STOP Sanfilippo elkartearentzat bideratuko dela jakinarazi dute.
Antolatzaileek, beste behin, milaka kirolari elkartuko direla aurreikusi dute. Iaz, esaterako, 1700 korrikalari elkartu ziren. Munarri Atletismo Taldeak antolatzen du lasterketa Sopelako Udalaren lankidetzarekin.