REDACCIÓN BBN
Verónica Larrínaga Fernández eta Mikel Garavilla Polok osatutako powertool taldeak irabazi du E-mprende 2015 lehiaketako lehenengo saria. Gaur goizean, ostirala, egin dira lehiaketaren finala eta sarien banaketa; Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Eskola Unibertsitateko Areto Nagusian.
E-mprende 2015 on-line enpresa-kudeaketaren inguruko lehiaketa da eta, enpresak sortzen laguntzen duen Bizkaiko Foru Aldundiaren, Beaz-en eta UPV/EHUren Zitek programak antolatu du, Ekonomisten Euskal Elkargoarekin batera. «Lehiaketara aurkezteko egitekoa Internet bidez merkatu simulazio bat egitean datza eta, helburua, jarduera ekintzaileak bultzatzea eta enpresa munduaren ikuspegi erreal eta osotasun batetik teknologia berrien erabilera sustatzea dira», unibertsitatetik aditzera eman dutenez.
Aurtengo edizioan, 291 pertsonak parte hartu dute (289 gizon eta 102 emakume), 134 taldetan banatuta. Edizioko finalistei, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Kanpoko Harremanen zuzendariak, Aitzol Lamikizek, banatu dizkie sariak.
E-mprende 2015 lehiaketako sarituak
- Lehenengo saria: 1.500 € – powertool taldea (Verónica Larrínaga Fernández eta Mikel Garavilla Polo)
- Bigarren saria: 1.000 € – Lidersa (Roberto Manso del Caño, Álvaro de Benito Domingo Alama, Borja Hervias Domingo Aldama, Janire Menoyo García, Marta Casla Zarraga)
- Hirugarren saria: 500 € – Loskukidos (Unai Olaso Gutiérrez, Irene Larrabeiti Álava)
- Laugarren saria: 300 € – Hiruk2015 (Josu Rodríguez Llorente)
- Bosgarren saria: 200 € – ARIGATO (Jon Martínez Lasa)
Ekitaldi berean, honako sari bereziak ere eman dituzte:
- Erabakirik onena: GESPREM (Iñigo Pascua Peña, María Andrés Pérez)
- Diziplina anitzeko talderik onena: bgp932015 (Asier Balbás Prieto, Sergio Piñeiro Zas, Iván García Arondo)
- Gazte talderik onena: Omikron2015 (Jon Martín Aranda, Iñigo Escanciano García, Miguel Prieto Recio)
- Enpresa bereko partaideek osatutako talderik onena: greenpro3 (Xabier Sagastagoitia Sobera, Asier Cisneros García, Ane Benito Mendikote)