Bermeoko Arrain Azokako XIII. Pintxo lehiaketa

BBN ERREDAKZIOA

Bermeoko Arrain Azokaren baitako egitarauan, aurten, XIII. Pintxo lehiaketa egingo da. Aste Santuarekin batera ekingo diote herriko 20 taberna baino gehiagok arrainarekin egindako pintxoak eskaintzeari.

Pintxoak dastatzeko aukera izango da, bai Aste Santuko jai egunetan (apirilaren 2tik 6ra), bai maiatzaren 3ra bitarteko asteburu zein jai egunetan. Eguerdiko 12:00etatik 14:30era egongo dira eskuragarri 1,50 euroren truke.

Pintxo lehiaketan parte hartzen duten taberna guztien eskaintzarekin eskuorri bat atera dute. Tabernetan zein Bermeoko Turismo Bulegoan eskura daiteke informazioa; baita online ere:

Hiru irabazle + publikoaren saria

Partaide bakoitzak lehiaketaren kartela jarriko du bere tabernan eta lehiaketako pintxoa zein den adieraziko du. Epaileek hiru sari emango dituzte; publikoak, aldiz, bat. Herritarrek kartila baten bidez epaituko dituzte pintxoak eta era horretara parte hartzen dutenak zozketa batean sartuko dira. Zozketaren sariak Serrats kontserba enpresak emango ditu bere 125. urteurrena dela eta.

Publikoaren zozketaren emaitzaren berri, pintxo irabazlearekin batera emango da maiatzaren 16an, larunbata, eguerdiko 13:00etan Lamerako kioskoan.

Pintxo lehiaketa Eleizalde ikastolak antolatzen du Arrain Azoka Elkartearen babesarekin.

arrain-azoka-bermeo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *