BBN ERREDAKZIOA
Mondragon Unibertsitateak bikain kalifikazioa jaso du U-Multirank-en rankinean dauden 5 dimensioetako parametro desberdinetan. Ikas-irakaskuntza dimentsioan, graduazio tasa masterretan eta ikasketei dagokien garaian bukatutakoen kopurua goraipatzen dira. Ikerketa dimentsioan berriz, inpaktu indizea, ikerketarako kanpotik jasotzen den finantziazioa eta inpaktu oso altuko argitalpenak aipatzen dira. Bestetik, ezagutzaren transferentzia arloan, industriarekin egilekidetza, iturri pribatuetatik datorren finantziazioa ikerketarako, sortutako spin-off-ak eta profesionalentzako prestakuntzatik datozen diru sarrerak. Nazioartekotzearen dimentsioan ikaslegoaren mugikortasuna eta atzerriko unibertsitateekin batera argitaratutako naizoarteko argitalpenak izan dira kontuan, eta azkenik, eskualdearekin binkulazioan, bikain bezala aipatzen dira eskualdeko unibertsitateekin batera egindako argitalpen bateratuak, eskualdeko finantziazio iturri desberdinetatik datozen diru sarrera kopuruak eta baita ere ikasleek eskualdean egiten dituzten praktikak.
U-Multirank, mundo mailako rankin berriak, bere bigarren edizioa argitaratu du online formatuan, eta nazioarte mailan unibertsitateen errendimentua alderatzeko erraminta da. Edizio honetan, goi mailako 1200 instituziori buruzko informazioa jasotzen da eta aurreko ediziotik hona, gorakada egin du erakusten dituen emaitza kopuruan.
Ikerketan jasotzen diren unibertsitateak 83 herrialde desberdinetakoak dira, 1800 fakultate baino gehiago batzen dituzte eta 7500 ikasketa programa. Beraz, esan dezakegu, U-Multirank, mundo mailan dagoen rankin-ik handiena dela, unibertsitateei buruzko informazioa ematen duen sistemarik osatuena dela eta 5 dimentsiotan banatuta, emaitza desberdinei buruzko panorama osoa aurkezten duena dela: ikas-irakaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa eta eskualdearekin binkulazioa.