BBN ERREDAKZIOA
Bilboko Udalak, Irudikatu Otxarkoaga programaren bitartez, Deporkoaga areto-futbol lehiaketaren ekitaldi berri bat jarri du abian. Lehiaketaren hamargarren ekitaldi honek dagokion balio eman nahi dio Otxarkoagako auzoan egiten den kirolari.
Apirilaren 7 eta 10a bitartean, kadete, gazte eta senior hiru kategoriatan lehiatuko diren areto-futbol partidak ospatuko dira Pio Baroja Ikastetxe Publikoan. Partidak arratsaldeko 17,00etatik aurrera izango dira.
Otxartabek hamar urte daramatza lehiaketa hau antolatzen eta urtez urte finkatuz joan da Bilboko lehiaketa garrantzitsuenetako bat bilakatu delarik.
Urte honetan Mallabia, Kukuiaga, Santurtzi, Iturriondo, Berrio Otxoa eta Otxartabe bera bezalako taldeek hartuko dute parte Senior, Gazte eta Kadete mailetan. Nobedade gisa, aurten ospatuko da lehenengo emakumezkoen lehiaketa Otxartabe eta Leioaren artean.
Jaia eta garaikurrak ematea ostiralean izango da goizeko 10etatik arratsaldeko 20,ra bitartean, eta bertan izango da Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Jaiak eta Hiritarren Arretarako Zinegotzia eta Espainiako luma-pisuan txapelduna eta Otxarkoagako auzotarra den Andoni Gago.