Bizikleta egunaren laugarren edizioa Bermeon

Bizikleta-eguna-bermeo

BBN ERREDAKZIOA

Bermeoko IV. Bizikleta Eguna izango da igandean, apirilaren 12an, Bermeo Txirrindularitza taldeak eta Udalaren Kirol Patronatuak antolatuta. Goizeko 10:30ean ginkana bat egingo dute Lameran, LH1etik DBH 4era bitarteko ikasleei zuzenduta. Bertan, gaztetxoek sigi-sagan zein esku batekin ibili edo zubia pasatzeko aukera izango dute. Izen ematea egunean bertan izango da.

Ondoren, 12:30ean, bizikleta ibilbideari hasiera emango zaio Lameran; 7,5 kilometroko ibilbidea izango da, hain zuzen ere. «Adin guztietako herritarrek parte hartu ahal izango dute izaera herrikoia eta soziala duen ibilbide honetan», hala adierazi dute udaletik. Parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea. Hala ere, antolatzaileek gogoratu dutenez, ekintza bietan parte hartzeko ezinbestekoa izango da kaskoa eramatea.

Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Bermeo Txirrindularitza taldeak antolatutako Bizikleta Egunaren helburuak dira «herritarrak kirol jardueraz sentsibilizatzea, kirola Bermeoko kaleetan ikustea, eta batez ere, sentitzea; kirola herritarrei hurbiltzea. Horrela, kirola ez dela federatuen gauza bakarrik, denona dela eta denok parte hartu ahal dugula» adierazi nahi izan dute honekin.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *