Urban Dance estiloko Master Class Arrigorriagan

BBN ERREDAKZIOA

Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, Arrigorriagako Udalaren Gazteria Sailak Urban Dance estiloko Master Class bat antolatu du apirilaren 18rako, 18:00etan, Udal Kiroldegian.

Hasiberrientzako urban dance ikastaroak funky, hip-hop eta dance-hall estiloak ere hartzen ditu, euskaraz izango da, ordubete eta erdi iraungo du eta 12 urtetik gorakoei dago zuzenduta. Gaztegunean bertan eman ahal izango da izena, 946 001 876 telefono zenbakira deituz edo posta elektronikoz gaztegunea@arrigorriaga.org helbidean.

Eskola Mari Jose Bayónek emango du. Mari Jose Bayón dantza modernoko irakaslea da eta dantza mota honetan esperientzia handikoa nazioartean; gainera, sari ugari irabazi ditu dantza mota honekin. Bederatzi urte baino gehiago daramatza hip-hop klaseak ematen, Euskadi mailako ekimenetan epaile gisa aritzen da eta estatu mailan masterclass mota honen pareko eskolak ematen ditu.

FUNKY (1)

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *