Gizonduz ekimenaren 2015. edizioko prestakuntza abian

BBN ERREDAKZIOA

Emakundek gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde gizonak gehiago inplikatzea lortzeko sustatutako Gizonduz ekimenaren sentsibilizazio eta prestakuntza programan parte hartzeko aukera dago aurten ere.

Kontuan hartuz bi sexuen giza garapenerako aukerak sendotzeko giltza prestakuntza dela, programa hau genero berdintasuna zer den eta haren alde nola lan egin, bai maila pertsonalean, bai sozialean, bai profesionalean jakin nahi duten gizonei zuzentzen zaie gehienbat. Edonola ere, ez da baztertzen emakumeen parte hartzea (ez da izango % 30 baino gehiago), oinarritzat hartuta sistema patriarkalak pertsona oro baldintzatzen duela, jaiotzean esleitzen zaigun sexu eta generoa gorabehera.gizonduz

Informazio guztia webgune honetan aurki dezakezue, bertan azaltzen baitira ekimen honen xehetasunak. Egitasmoak ikastaroen eskaintza zabala eta askotarikoa eskaintzen du, doan eta malgua, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Ikastaroak aurrez aurre, Internet bidez edo era mistoan eman daitezke, eta hartzaileak pertsona indibidualak, eta taldekoak edo kolektiboak izan daitezke.

Modu indibidualean egin nahi dutenentzat, alde batetik, 4 orduko hiru ikastaro eskaintzen dira, 16:00etatik 20:00etara eta maiatzaren 8an izango dira Gasteizen, maiatzaren 22an Bilbon eta maiatzaren 29an Donostian, eta bestetik, 20 orduko ikastaro trinkoa Bilbon urriaren 9an, 10ean, 16an eta 17an, 15:00etatik 20:00etara bi ostiraletan eta 09:00etatik 14:00etara bi larunbatetan.

Online prestakuntza-modulua 8 ordukoa da, urte osoan zehar egin daiteke eta, aurrekoen antzera, honako alderdi hauek aztertzen ditu: emakume eta gizonen arteko desberdintasunak, berdintasunera heltzeko aldaketaren aurrean dauden erresistentziak edo helburu horretarantz aurrera egiteko bideak, hain zuzen ere emakumeen ahalduntzeaz, gizarte balioak aldatuz eta gizon eta emakumeentzako beste erreferente batzuk agertzearen bidez.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *