Ignacio del Moral, Iñigo Guardamino, Sabino Bikandi, Iñaki Salvador eta Kukai Dantza, Max Sarien 22 finalisten artean

MAXBBN ERREDAKZIOA

Arte Eszenikoen Max Sarien antolakuntza batzordeak ezagutzera ematen ditu  XVIII. edizioan lehian diren 22 atalen finalistak. 5 euskal autore eta talde dira 22 horien artean, alegia, Ignacio del Moral, Iñigo Guardamino, Sabino Bikandi, Iñaki Salvador eta Kukai Dantza Taldea. Honakoak SGAE Fundazioaren sariak ditugu, eta hala Antzerkia nola Dantza lanbide duten profesionalen iharduera zein dohaia sustatu eta saritu nahi da, denboraldiko ikuskizunak aintzat hartuz.

Carlos Gil dugu epaimahaiaren presidentea eta beronekin batera dira Guillermo Heras, Joan Muñoz, Liz Perales eta Madril, Catalunya eta gainontzeko hamabost erkidegoen batzordeen presidenteak, hots, Salvador Enríquez, Mar Gómez eta Susana Herreras, hurrenez hurren. Guztira 111 ikuskizunen arteko selekzio prozesuaz atetatzen dira 22 kategorietako finalista horiek. 5 euskal izenak barne.

Arte Eszenikoen XVIII. edizio berriaren ospakizuna Bartzelonan gauzatuko da aurten, maiatzaren 18an. Barcelona Arts on Stage deritzon BARTS Aretoak hartuko du antzerki eta dantzaren profesionalek ospatzen duten jai eta sari emariaren lekukoa. Lehian diren 22 hautagaietatik haratago, Max Sarien antolakuntza batzorde horrek 3 sari berezi ere emango ditu: Ohorezko saria, Arte Eszenikoen sustapenari dagokiona eta Afizionatua.

1998az geroztik, Arte Eszenikoen Max Sariak SGAE Fundazioaren eta SGAE beraren ekimena dira, eta antzerkiko zein dantzako profesionalentzako onespena handiena dira, lankideak eurak direlako hautesleak. Aurreko bestelako edizioak Sevillan, Bilbon, Bartzelonan, Guadalajaran, Zaragozan, Vigon, Valentzian, Madrilen edo eta Kordoban egin izan dira. Hain zuzen ere, Max sariak deszentralizatutako eta kokapen finkorik gabeko sariak izatea da helburua, horixe bera delako antzerki-munduaren berezko izaera.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *