Urdangarinek otsailaren 8an hasi zuen bere bira, eta bere hurrengo diskoaren aurkezpenarekin amaituko
da. Diskoa, Mikel Urdangarin 2015, udazkenean argitaratzeko asmoa dauka. Baina oraingo honetan, kantautore bizkaitarrak edukiera txikiko aretoetan kontzertu sorta bat eskainiko du.Jendearen hurbiltasunak, eszenaratzeak eta errepertorioak une berezi bihurtuko dute emanaldi bakoitza, eta artistak bere musikaren muina plazaratuko du.
Hauxe da Mikel Urdangarinek honelako bira bat egingo duen estreinako aldia, esperientzia berri bat
bizitzeko eta entzuleei kontzertu gogoangarriak eskaintzeko helburuarekin. Emanaldi hurbil eta bereziak
izango dira, sotiltasunez eta indarrez betetako kantuak aurkezteko.
Hitzordua 20:00etan izango da Kurtzio Kultur Etxean, sarrerak sei euroan (udaletxean, Kurtzion eta Sopelarin Larrabasterrako bulegoan salgai).