UPV/EHUk bere historiako tesi kopururik handiena erregistratu du 2014an

BBN ERREDAKZIOA

2014a Euskal Herriko Unibertsitatearen historiako urterik emankorrena izan zen irakurritako tesi kopuruari dagokionez. Guztira, 479 tesi irakurri ziren, aurreko urtean baino %25 gehiago. Datu honen ondorioz, UPV/EHU estatuko lehen zortzi unibertsitateen artean kokatu da irakurritako tesi kopuruaren arloan.

UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako zuzendari Gabriela Chotrok adierazi duenez, doktorego programa zaharren iraungitzea izan da datu honen lorpena ahalbidetu duen arrazoietako bat, baina ez da izan bakarra: “Datozen urteetan, irakurritako tesi kopuru handi honek denboran zehar bere horretan jarraituko duela, edo beharbada, gora ere egingo duela aurreikusten duten faktoreak daude. Eta faktore horiek zerikusia dute, alde batetik, gure ikerketa taldeek ikerlariak sortzeko duten gaitasun gero eta handiagoarekin eta, bestetik, doktoregoan eskuratzen den prestakuntza bai arlo akademikoan zein lan munduan ere jasotzen ari den aitorpen gero eta hobearekin; hau da, handitzen doalako doktore tituluak duen izen ona”.

Campus de Leioa de la UPV-EHU. FOTO: Gorka Palazio.
Campus de Leioa de la UPV-EHU. FOTO: Gorka Palazio.

Tesien %60, emakumeek egindakoak

Guztira iaz 271 emakumek eta 208 gizonek irakurri zuten tesia UPV/EHUn. “Portzentaje hau errepikatu egiten da ezagutza-arlo guztietan, neurri handiago batean Osasun Zientzietan, baina portzentajea inbertitu Arte eta Humanitateetan”, adierazi du Chotrok.

Ezagutza-arloetan banatuta, 147 tesi Zientzia Esperimentalekoak izan dira; 106 Gizarte eta Zuzenbide Zientzietakoak; 87 Ingeniaritza eta Teknologiakoak; 74 Osasun Zientzietakoak eta 65 Arte eta Humanitatekoak. Horietatik guztietatik, 174 nazioartekoak izan dira eta 43 euskaraz aurkeztutakoak.

UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako zuzendariak gogoratu duenez, “UPV/EHUk onartu dituen doktorego programa berriek aurrerapauso bat dira ikerlari bikainen prestakuntzan, hauek izango baitira ikerkuntzaren eta gure gizarteko enpresa eta erakundeen garapena eta berrikuntzaren bultzatzaileak, horrela jakintzaren gizartearen eragile bihurtuz”.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *