BBN ERREDAKZIOA
Kalakan, On eta Abbadia musika-dantza ikuskizuna gozatzeko aukera izango da larunbatean, apirilaren 25ean, Bilboko Campos Antzokian gaueko 22:30ean.
Lapurditik Bilbora dator Kalakan, Loraldia jaialdian parte hartzera; hain zuzen ere, beraien disko berria erakutsiko dute taula gainean. Lurraren hotsa eta tradizioa gaurkotzen duen taldea da, boza eta perkusioa uztartzen dituen hirukotea.
Hala ere, ez dira bakarrik igoko agertokira. Xabier Zeberio & Pello Ramirez bikoteak On egitasmoa aurkeztuko du. Musika ikerketa harrigarri honetan, nyckelharpa eta soinua musika tresnak erabiltzen dituzte. Honez gain, Lapurdiko Etorkizuna Kontzerpuak dantza taldeak Jon Mayaren zuzendaritzapean Antton Abbadia izeneko koreografia taularatuko du.
Ordu eta erdiko ikuskizuna izango da eta sarrera 15 eurotan eskura daitezke.
INFO +
“Loraldia” Bilbon: euskal kulturaren udaberriko plaza berria – EGITARAUA