Hitzordu bikoitza Bilbon Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

BBN ERREDAKZIOA

Bilbok Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren asteazkenean, apirilaren 29an, sortzaileen eta konpainien erakusketarekin. Hala ere, aurrerapen gisa, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen BilbaoEszenak -Baliabide Eszenikoen Zentroak-, Eva Guerrero eta Olatz de Andrés artisten topaketa antolatu du datorren astelehenean, apirilaren 27an, dantzaren sorkuntza prozesua aztertzeko. Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da; sarrera librea izango du, baina beharrezkoa izango da aurretik izena ematea info@addedantza.org helbidean.

Asteazkenean, berriz, apirilaren 29an, Azkuna Zentroak dantza sortzaileen eta konpainien erakusketa antolatu du. Saioa, Sara Paniaguaren Un día / ocho horas performancearekin hasiko da. Artistak 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara erakutsiko du bere lana ikus-entzuleen aurrean.

Arratsaldeko 18:00etan, aldiz, nazioarteko mezua irakurriko da; eta ondoren, ikus-entzuleek, Feedback konpainia, Horman Poster edo Organik-eko Natalia Monge bezalako artisten lanen zatiez gozatu ahal izango dute, Azkuna Zentroko Kulturen Atarian, arratsaldeko 19:00ak arte. Ordu horretan ikus-entzuleentzat zabalik egongo den elkarrizketa bat hasiko da.

Horrez gain, egun guztian zehar, ADDE-k sortu duen dantza arloko lanen katalogoan agertzen diren konpainien eta sortzaileen dantzen zatiak jasotzen dituen bideoa ikusi ahal izango da Kulturen Atariko pantailan.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *