Kontsumo iraunkorraren azoka Leioan

Kontsumo iraunkorraren azoka. ARGAZKIA: Leioako Udala
Kontsumo iraunkorraren azoka. ARGAZKIA: Leioako Udala
Kontsumo iraunkorraren azoka. ARGAZKIA: Leioako Udala

 

BBN ERREDAKZIOA

Kontsumo Iraukorraren Azokaren hamaikagarren edizioa egingo da larunbatean Stoa Avanzadako Bulebarrean goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean. Leioako Udalak antolatuta, herritarrengan «Kontsumo arduratsu eta iraunkorragoa sustatuko dituzten praktika eta jarrera bultzatu» nahi dute. Ildo horretan, «Kontsumo Iraukorraren Azokak objektuen bizitza luzatzeko esparrua izan nahi du».

Honako ideia dago azokaren oinarrian: «Zuri balio ez dizun horrek beste bati balio diezaioke«. Ez baita trukaketa hutsa izango bertan proposatuko dutena. Izan ere, antolatzaileek adierazi dutenez, «Kontsumo espiralaren aurrean, aukera paregabea da hau partekatzeko esperientzia komunitarioa bizitzeko» eta “beste mundu bat (benetan) posible dela” frogatzeko.

Bakoitzak nahi duen guztia eramateko aprobetxa dezake larunbateko azoka. Ez dago irizpide zehatzik: jantziak, liburuak, musika, altzariak, zapatak, apaingarriak, jostailuak… Beste norbaitentzako erabilgarria izan daitekeen guztia ongi etorria izango da. Gainera, «zerbait eramateko ez da beharrezkoa ezer ekartzea, objetuen bizitza luzatzea da axola duena».

 

leioa-azoka-kartela

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *