Atyla belaontzia Bilbora ailegatu da

BBN ERREDAKZIOA

Museoa eta Atyla bilbotarrentzat jarduerak prestatzen ari dira, Bizkaiko hiriburuan igaroko dituen hilabeteetan burutzeko. Eskuz eraikitako egurrezko belaontzi bat denez, jarduera hauen artean seguraski erriberako aroztegi eta belen josketa ikastaroak ere eskainiko dira. Ikastaro hauek publikoarentzat zabalik egongo dira eta egingo dituzten piezak, munduan zehar nabigatzeko erabiliko ditu itsasontziak. Horrez gain, enpresa ekitaldi eta team-building seminarioak antolatzeko gune aproposa bihurtuko da.

Atyla1

Atylak 80 pertsonentzako edukiera du kostaldetik irteerak egiteko eta itsaso zabaleko bidaientzat berriz, 23 pertsonentzako oheak ditu. Leihodun egongela handi bat du eskifaiarentzat, eta baita bainugelak eta dutxak ere.

Jatorrizko diseinua XIX. mendeko goletetan oinarrituta eta bere barnea hasierako helburua betetzeko egokituta dago; hau da, munduari bira ematea, Magallanes-Elkano itsasbidea jarraituz. Bi mastadun itsasontzi klasikoa da, 31 m-ko luzera eta 7m-ko zabalerarekin. Eskuz eraiki zuten 1980 eta 1984 artean eta gaur egun, Europan barrena nabigatzen du bela formazioa eskainiz.

Euren helburuetariko bat belazko nabigazioaren bidez oinarrizko gaitasunak irakastea da, hala nola adorea, komunikazioa eta talde lana. Jarduera hauek edozeini zabalduta daude eta ez solilik marinel bilakatu nahi dutenei. Izan ere, Atylan ontziratzeko ez da beharrezkoa itsasoan esperientzia izatea.

Atyla2

Datorren maiatzaren 3tik aurrera Atylak Europan zehar bidaiatuko du, belaontzi klasikoen ekitaldi eta eskola ontzien estropadetan parte hartuaz. Horrela aprendizak itsas ekitaldi ikusgarri hauetan parte har dezakete, portu bakoitzean milaka bisitari biltzen dituztenak. Bilbora datorren urriaren 24an itzuliko da.

Ontzia bisitatzeko ordutegia:
Asteazkenetik ostiralera, 12.00etatik 14.00etara
Larunbata, igande eta jai egunetan 12:00etatik 14:00tara, eta 17:00etatik 19:00etara.
Astelehenetan itxita

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *