Arrigorriagako prebentzio talde hezitzaile artekariak 57 familiari egin zien arreta 2014an

FOTO: arrigorriaga.net.

BBN ERREDAKZIOA

FOTO: arrigorriaga.net.
FOTO: arrigorriaga.net.

Arrigorriagako Udalaren Gizarte Zerbitzuen menpeko Prebentzio Talde Hezitzaile Artekariak guztira 57 familiari eskaini zien arreta 2014an. Esku-hartzeak hainbat mailatakoak izan ziren eta 17 kasu itxitzat jo dira. Joan den urteko ekintzen artean, aipatu behar da koordinazio-lanak egin zirela hamahiru hezkuntza-baliabiderekin eta hamasei gizarte- eta osasun-baliabiderekin

Taldearen lan-ildo nagusia banakako arreta eskaintzea den arren, hainbat talde-programa gauzatu ziren Gizarte Zerbitzuetatik eratorritako familia eta adingabeekin. Hoien artean zailtasun bereziko egoeran dauden emakumeetan eta gizonetan esku hartzeko talde-programa aipatu beharra dago. Maiatzean 9 emakume hartu zuten parte  eta urrian bederatzi gizon. Programa biek oinarrizko prestakuntza eskaini zieten helduei, ezaupideak, portaerak eta jarrera erabilgarri zein eraginkorrak ikasteko asmoarekin familiartean, gizartean eta etxeko giroan.

Adingabeentzako integrazio eta eskolako laguntzako tailerrak antolatu ziren. Halakoetan, gizarte-trebetasunak eta ohitura egokiak landu zituzten. Programak ikasturtean zehar hedatu ziren eta herriko hainbat gunetan garatu ziren, hala nola, Abusuko gizarte eta kultur gunean, Gaztegunean eta Lonbo aretoan. Horrez gain, udalekuak eta irteerak antolatu ziren. Jarduera hauen bitartez, adingabeek noreberaren autonomia landu zuten, higieneari lotutako ohiturak eskuratzeko, elikadura ohiturak hartzeko eta harremanetarako trebetasunak lantzeko.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *