Bermeok omenaldia egingo dio Nestor Basterretxeari

BBN ERREDAKZIOA

Néstor Basterretxea.
Néstor Basterretxea.

Bermeoko herritar eta talde askok parte hartuko dute,  pasadan urtean hil zen artistaren omenaldian, besteak beste, txistulariek, txalapartariek, gaiteroek, dantzariak, Bermeoko abesbatzak eta Izaro Abesbatzak. “Herriak Nestor Basterretxeari egingo dion omenaldia izango da, asko izan baitira omenaldi hau egiteko interesa agertu duten herritarrak eta elkarteak”, nabarmendu du alkateak, Idurre Bidegurenek.

Ekitaldia bukatu ondoren, Lameran, Euskal kosmogonia, Nestor Basterretxearen eskultura multzoaren aurrean, artistak udalerrian zehar duen parke eskultorikoaren inaugurazio sinbolikoa egingo da, izan ere, asko dira bermeotar unibertsalenaren lanak herrian: Euskal kosmogonia, Hilargi Amandrearen Mamuak, Hilarriak, Olatua, Benito Barruetaren omenezko monumentua, Matxitxakoko bataila eta Lurdeia.

Alkateak, ekitaldi honetan parte hartu nahi duten pertsona guztiei gonbidapena luzatu die, «guztion artean artista bikaina eta pertsona bikaina izan den Nestor Basterretxea gogoratzeko».

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *