Egitarau zabala Durangoko bonbardaketaren 78. urteurrena oroitzeko

BBN ERREDAKZIOA

Datorren martxoaren 24tik 31ra bitartean egingo diren Durangoko Bonbardaketaren 78. urteurreneko oroimen-ekintzen egitaraua aurkeztu dute Aitziber Irigoras, Durangoko Alkateak eta Jon Irazabal, Gerediaga Elkarteko kideak.

Martxoaren 31an, Durangok jasandako bonbardaketaren 78 urte beteko dira; halaber, 1939ko apirilaren 1ean Burgosko Francoren kuartel nagusiak gerra bukatutzat eman zuen, 40 urte luzeko diktadurari hasiera emanez, hortaz, gertaera horren 76. urteurrena ere beteko da egunotan.

Durangoko bonbardaketa, Europako populazio zibilaren aurka inoiz egindako lehen aire-bonbardaketa izan zen, eraso mota horren eragina neurtzeko asmoz egindako esperimentua; herri osoa suntsitu eta 300 errugabe baino gehiagoren heriotza eta ehundaka zauritu eragin zituen.

Ez ziren Durango eta Gernika izan Bizkaian bonbardatu zituzten herri bakarrak: Elorriok eta Otxandiok ere jasan zituzten bonbardaketak eta Durangaldeko gainontzeko herrietan ere gerra zibilaren eragin eta ondorioak bizi izan zituzten. Horregaitik, azken urteetan, ikerketak eremu zabalagoa hartu dutela adierazi dute Gerediaga Elkartetik eta eurez gain, beste herri talde batzuk ere sortu direla helburu berdinarekin: «Ikertu ez ahazteko. Gertatu zena ezagutzeko. Belaunaldi berriei gertatutakoaren berri emateko«.

 

Egitaraua

Oroimen-ekintzen egitarau oparoa osatu dute; besteak beste, aire erasoen alarma erreproduzituko dute, gerra zibilean zein bonbardaketan hildakoei omenaldia egingo zaie, erakusketa eta ibilbide gidatuak egingo dituzte… Horra egitarau osoa:

Kartela - Martxoak 31

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *