Getxokoa, Europako Mugikortasun Astearen hamar kanpaina onenen artean

BBN ERREDAKZIOA

getxo

Getxoko Udaleko Ingurumen zinegotziak, Keltse Eigurenek, poztasun handiz hartu du Getxoren izendapena eta, hain zuzen ere, alor horretan udalerrian ezarritako neurriak nabarmendu ditu. “Getxon, non 2002az geroztik Europako Mugikortasun Aste guztietan parte hartzen ari garen, gure helburu nagusietako bat, ingurumenari dagokionez, mugikortasun jasangarria hobetzea da. Zentzu horretan, legegintzaldian zehar hainbat neurri garrantzitsu hartu ditugu: bidegorria, ia osorik amaituta dagoena, auto-bizikleta tarte partekatu berriak, bizikletak maileguan uzteko zerbitzu automatizatua eta bizikleta pribatuen aparkalekuak, oinezkoentzako pasealeku berriak, CEDEMOS ikerketa-gunea, etab. Europako Batzordeak gu hautatzerakoan aintzat hartu dituen ekintzak dira”, aipatu du Eigurenek.

Getxorekin batera beste bederatzi hiri hautatu dituzte, 16 herrialdetako 38 hiriren artean: Leon, Murtzia eta Palma, estatu espainiarrean, Budapest (Hungaria), Larnaka (Txipre), Ostersund (Suedia), Skopje (Mazedoniako Errepublika), Viena (Austria) eta Zagreb (Kroazia).

Hautatutako hamar hiri horien artean hiru, Murtzia, Ostersund eta Viena, finalista izendatu dituzte, Gure kaleak, gure hautaketa 2014ko gaia izan denarekin lotutako jarduera berritzaileengatik. Hiri irabazlea garraioan aditua den talde independente batek hautatuko du eta jasoko duen saria hiru minutuko bideo profesional baten grabazioa izango da, haren lorpenak sustatzeko. Hiru finalistak, hautatutako beste zazpi hiriekin batera, jardunbide egokien eredu gisa bultzatuko dituzte. Sari banaketa datorren astelehenean, martxoaren 23an egingo da Bruselan.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *