#GazteBizHitza gazteen beharrei erantzuteko online aholkularitza zerbitzu berria

gazte-bizhitza

BBN ERREDAKZIOA

GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza zerbitzua da; hain zuzen ere, doako online plataforma. Interneteko atari horretan, ikasketen, lanaren edota etxebizitzaren inguruko informazioa eskura daiteke. Gainera, zalantzak argitzeko arreta pertsonalizatua eskaintzen du atariak; hau da, aholkulari talde batek whatsappez, emailez zein telefonoz erantzungo ditu gazteek dituzten galderak eta zalantzak.

GazteBizHitza: zertarako?

  1. Informazio praktikoa: hizkuntza hurbil eta errazean idatziriko informazio praktikoa ikasketen, lanaren eta etxebizitzaren inguruan.
  2. Bideotutorialak: motion graphics teknikarekin egindako bideotutorialak. Besteak beste, “Nola prestatu Curriculum on bat”, “Nola aukeratu zer ikasi”, “Nola bizi zeure kontura: erosi ala alokatu” bezalako bidaotutorialak prestatu dira.
  3. Infografiak: Informazio praktikoa laburtzen duten infografiak.
  4. FAQak, maiz egiten diren galderen erantzunak: Adibidez: “Ekintzailetza bultzatzeko zeintzuk dira dauden programak Euskadin?” “Zein eratako lan-kontratuak daude eta bakoitzaren baldintzen berri non informa naiteke?”
  5. Berrrien inguruko alertak: enplegua, hezkuntza deialdiak, nobedadeak, etxebizitza eta bestelako berrien inguruko albiste eguneratuak, indarrean dauden deialdiekin.
  6. Kontaktua: kontaktua whatsappez, telefonoz call back zerbitzuaren bidez (telefonoa emanez gero aholkulariak deitzen du) edo e-postaz egin dezake gazteak. Erantzun pertsonalizatuak emango dierala diote, ahalik eta denbora motzenean.
  7. Buletina: GazteBizHitzaren azken berriak hilero jasotzeko, harpidetza egiteko aukera dago.

Gazte + bizi + hitza

Atariaren izena, GazteBizHitza, Gazte+ bizi+hitza kontzeptuen batura da. Alegia, «gazteek bizitzeko eta hitza izateko duten behar eta eskubidea». Horrela mintzo dira sustatzaileak: «Gazteen oinarrizko beharrei erantzuna emateko sortu da zerbitzua eta atariko edukiek eta laguntza telematikoak emantzipazioari loturiko nahiak bermatzeko laguntza izan nahi du». Halaber ahalik eta gazte gehienengana heltzeko #Etanireazer? #Quéhaydelomío? #Gaztebizhitza hastag-ak erabiliko dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak sustaturiko egitasmoa da GazteBizHitza, eta euren esanetan, «Euskadiko gazteriak dituen emantzipazioari loturiko beharrak asetzeko» sortu da. Era berean, Lanbide, Etxebide eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin egindako elkarlanaren emaitza da.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *