Unclose taldeak «Runaways» aurkeztu du

BBN ERREDAKZIOA

Split 77 taldeko kideak izan ziren Iskandar Rementeriak, Ekaitz Hernándezek eta David Rodríguezek  proiektu berria dute eskuartean. Unclose da talde berriaren izena eta bere bigarren single-a, Runaways izenekoa, aurkeztu du, 2015eko udan  argitaratuko duen EP-aren aurrerapen bezala. Kantu berri hau beraien entsegurako lokalean egin duten auto-ekoizpena da eta Jose Lastrak grabaketa eta nahasketa lanak egin ditu. Aldi berean, Ainara Ipiñak artwork eta teaser trailerra sortu ditu, eta abestiaren bideoclipa ere prestatzen ari da.

Momentuz Runaways kantua hedabideei bidaliko da bakarrik, baina hurrengo asterako kantua unclose.bandcamp.com gunearen bidez deskargatu ahal izango da dohainik.

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *