«Tipi-tapa osasunez», 13 kilometroko martxa ez-lehiakorra

tipi-tapa-osasunez

BBN ERREDAKZIOA

Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) hasiko da XII. Tipi-tapa osasunez ibilaldi ez-lehiakorra igandeko, apirilaren 26ko, goizeko 09:30ean. Leioa-Erandioko UPV/EHUko kiroldegian bukatuko da 13 kilometroko bidea. Han autobus zerbitzua eskainiko dute 12:30etik 14:30era; hain zuzen ere, helmuga Astrabuduako Metro geltokiarekin lotzeko. Arrakasta ziurtatuta dago, 1.300 lagun apuntatu baitira dagoeneko.

Halaber, nahi duen orok parte hartu ahal izan du martxa horretan. Unibertsitatetik jakitera eman dutenez, Tipi-tapa ibilaldiak helburu hauek ditu: unibertsitatea gizartera hurbiltzea, herritar guztiak kirolaren bidez osasuna zaintzera animatzea, UPV/EHUko ikastegiak lotzea eta ingurunea ezagutaraztea. Gainera, ikasleek Aukera Askeko bi kreditu edo Gradu Ikasketetako kreditu bat lortuko du parte hartzeagatik. Martxa hau, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Kirol Zerbitzuak antolatu du.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *