Emakumeen Bira 2015 Iurretan hasiko da

Emakumeen Bira 2015, XXVIII. edizioa. ARGAZKIA: emakumeenbira.com
Emakumeen Bira 2015, XXVIII. edizioa. ARGAZKIA: emakumeenbira.com
Emakumeen Bira 2015, XXVIII. edizioa. ARGAZKIA: emakumeenbira.com

BBN ERREDAKZIOA

Emakume txirrindularitzaren zita garrantzitsuenetarikoa ekainaren 10ean abiatuko da. XXVIII. Emakumeen Bira 1,2 kilometroko atariko erlojupekoarekin hasiko da. Zazpi mendate puntuagarri izango ditu osotara 399 kilometroko ibilbidea duen birak.

Lasterketaren antolatzaile den Iurretako Emakumeen Bira Ziklismo Kirol Elkarteak adierazi ditu aurtengo bi berrikuntzak. Alde batetik, aurtengo lasterketak ez du bakarkako erlojupekorik izango. Ordainetan, antolakuntzak denbora-sariak ematea aurreikusi du. Eta, bestalde, aurten hirugarren aldiz, proba Gipuzkoan amaituko da; aurreko bi kasuetan Eibarren izan zuen helmuga Emakumeen Birak, oraingoan, berriz, Ataunen amaituko da.

Dagoeneko hamar talde baino gehiagok baieztatu dute beraien parte-hartzea; horien artean UCI rankineko lehenak etorriko dira euren txirrindulari onenekin: Rabo Liv Women, Orica, Hitec, Giant-Shimano edota Lointek eta Bizkaia-Durango ekipo bizkaitarrak.

 

Emakumeen Bira 2015 etapak

  • ATARIKOA, ekainak 10: Iurreta-Iurreta (1,2 km)
  • LEHEN ETAPA, ekainak 11: Iurreta-Iturmendi (123 km)

IURRETA-Matiena-Abadiño-Elorrio (Tarteko Helmuga)-Miota-Olakueta(Berriz)-Matiena- Iurreta-Amorebieta-Lemoa-Igorre (T.H.)-Dima-ZUMELTZA Gane (2. maila)- Otxandio-Legutiano-Landa-Marieta-Ozaeta-Hermua-Larrea-Axpuru- Narbaiza-Cota de Gordoa-Galarreta-Zalduendo-Albeniz-Ilarduia-Egino- Olazagutia-ALTAMIRA-Altsasu-Urdiain-ITURMENDI.

  • BIGARREN ETAPA, ekainak 12: Arrasate-Arrasate (97 km)

ARRASATE-Aretxabaleta (barrutik)-Eskoriatza (barrutik)-Aretxabaleta (bariantetik)-Arrasate (bariantetik)-San Prudentzio-Oñati (T.H.) (barrutik bariantera)-San Prudentzio-Bergara (Aseginolaza)-Bergara (Geltokiko Zubitik)- San Prudentzio-Arrasate (T.H.)-Santa Ageda-Aramaio-KURUTZETA (2. maila)- Legutiano-Landa-Arlaban-Eskoriatza-Aretxabaleta-ARRASATE.

  • HIRUGARREN ETAPA, ekainak 13: Maruri-Fruiz (90 km)

MARURI-Asteintza-Igartua-Butroe-Bentabarri-Laukiz-Gatika-Mungia (T.H.)- Elordui-Meñaka-Belako-Soietxe-Ibarra-LIBAO/ARRIETA (2. maila)-Jainko- Olabarri-Fruiz-Ibarra-Ergoien-Mungia-Elordui-Markaida-Maruri-Asteintza- Igartua-Bentabarri-Laukiz-Gatika-Mungia (T.H.)-Elordui-Meñaka-Belako- Soietxe-Ibarra-LIBAO/ARRIETA (2. maila)-Jainko-Olabarri-FRUIZ.

  • LAUGARREN ETAPA, ekainak 14: Markina Xemein-Markina Xemein (88 km)

MARKINA/XEMEIN-Berritxu-Ondarroa (T.H.)-Lekeitio-Oleta-Gizaburuaga- Aulesti-Munitibar-GONTZEGARAIGANE (2. maila)-Bolibar-Markina/Xemein (barrutik)- Urlo (T.H.)- Plazakola-MILLOIGANE (3. maila)-Oleta-Gizaburuaga- Aulesti-LEKOITZGANE (2. maila)-Markina Xemein.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *